Kalitatea

AIALUR-ek bere sorkuntzatik, ingurumen zein nekazaritza eta basoko ingerniaritzen
adarretako zerbitzu anitz eskaintzen ditu, baita topografia eta kartografiarekin zerikusia
dutenak ere.

AIALUR-ek ingurumenaren babesaren integrazioa eguneroko zereginean mantentzea xede
duenez, hurrengo zereginak ezarri ditu enpresa barruko kudeaketan:

  • Kalitate eta ingurumen kudeaketa sistema integratua mantentzea, ingurumen-
    bateragarritasuna gradu handiagoan bilatuz, zeregin ezberdinen bidez bere
    ahaleginak bideratuz.
  • Bezeroen beharrak ezagutzea eta kasu bakoitzean lor daitekeen irtenbiderik
    egokiena hartzea bideratuko duen arreta pertsonalizatua eskaintzea. Honekin batera
    bezeroekin antzemandako kalitate maila aldian-aldian neurtzea ere, eskaera-
    eskaintza zerbitzuak hobetu ahal izateko
  • Ingurune-aldagaia sartzea enpresaren arlo guztietan eta AIALUR-ek sortu ahal
    dituen ingurumen-inpaktuak aurreikustea, gure aktibitatearen garapena eta
    inguruaren kontserbazioa edo hobekuntzaren artean oreka bermatzeko.
  • Aurrerapenak, eraginkortasunaren handipenak sortzen dituen eta gure bezeroen
    beharrei moldatutako irtenbide berriak gehitzen dituzten berrikuntza eta hobekuntza
    jarraituko sistemak, AIALUR-en egindako prozesu zein lanei eranstea.
  • Gure bezeroek ezarritako baldintzak betetzea, legezkoak zein bestelakoak, kalitate
    arloan edo baita erakundearen ingurumenarekin zerikusia dutenak.
  • Politika hau AIALUR-en edo bere izenean lan egiten dutenei jakinaraztea eta baita
    publikoaren eskura jartzea ere.
  • AIALUR osatzen duten pertsonen garapen pertsonala zein profesionala indartzea,
    enpresak ematen dituen zerbitzuen bikaintasun motore diren heinean.
  • Naturari eta erakundearen tamainari egokitutako objektibo eta helburuen
    ezarpenarako eta azterketarako, hobekuntza jarraituari eta gure ingurumen-
    inpaktuen beherapenari bideraturako sistematika bat ezartzea.

Erakundeko kide guztien aldetik politika ezagutua eta ulertua da eta eskuragarri egongo da
eskatzen duten interesdun guztiontzat.